Alki euskal enpresa txiki baten adibide argia da: talde humano bikain bati esker, denboraren poderioz sortutako aldaketetara egokitzen jakin duena. 1981etik aurrera altzari landatarretan aritu ondoren, 2004. urte inguruan, merkatuaren egoerak bultzatuta, norabidea aldatu eta eraldatzea erabaki zuen.
Bere pasioa, balioak, ezagutza, taldean lan egiteko gaitasuna eta anbizioa izan dira gaur egun Alki sektoreko marka ezagunenetariko bat bihurtu duten gakoetako batzuk. Lanka taldearekin eta Iratzoki Studiorekin batera, markaren arlo guztietan etengabe egiten dugu lan: estrategiatik eta produktutik hasi, irudira, komunikaziora, eduki eta tresnetaraino.