Doi hitzak “zehatza” edo “justua” esan nahi du euskaraz. Norberaren ekimenetik sortutako proiektua da, diseinu laborategi gisa jaioa, talentua batzeko, ezagutza sortzeko eta ingurunea eraldatzeko helburuarekin, norbanakoen gaitasun sortzaileen bidez. Gure helburua da pertsonak eta planeta errespetatzen dituen bizimodu bat ahalbidetuko duten produktuak diseinatzea. Ekonomia zirkularraren eta digitalizazioaren inguruan garapen-ildo berriak esploratzeko aukera ematen digun proiektua da.
Ekonomia zirkular bat sortzeko beharra ikusten dugu, ekoizpen- eta kontsumo-eredu gisa ulertuta; hau da, material eta produktu daudenak partekatzea, alokatzea, berrerabiltzea, konpontzea, berritzea eta birziklatzea, ahal den guztietan, produktu horien bizitza-zikloa luzatzeko. D1 sistema kalitatezko produktua da, forma atemporalekin, denboran zehar pertsonen bidelagun bilakatzen dena eta bizitzako etapa desberdinetan moldatzen dena.